XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, zentro zaintzaren arduradunak tituludunen adostasunez, edo adostasunik ezean, foru organoek haurren tutoretza euren gain hartu dutelako.

Egoitza zerbitzua bi modutara eskura daiteke: premiazko bidetik, edo aldez aurretik auzia baloratu eta horretara bideratu ondoren.

Babesik gabeko egoera batek haurra berehala familiatik banatzea eskatzen badu, haurra edo nerabea premiazko harrera zentro baten sartuko dute.

Gero, haurtzarorako zerbitzu berezitu egokiaren talde teknikoak kasua baloratu eta, beharrezkotzat joz gero, harrera zentroan behaketa aldia aginduko du, gehienetan bi hilabetetik hirura irauten duena. Bi urrats horietatik ateratako emaitzen arabera, egokien deritzen neurria hartuko dute.

Auzia premiazko bidetik ez badoa, behaketa eta balorazio aldian zehar adin txikikoa familiaren etxean gera daiteke, berehalako banaketaren beharrik ikusi ezean.

Bi kasuetan, erabakitako konponbidea egoitza harrera baldin bada, haurra edo nerabea sartuko duten zentroa aukeratu behar izaten da. Gaur egun, zentroa aukeratzeko orduan, erabiltzaileen beharrak baino, sartzeko momentuan zentroetan dauden postu libreak eta zerbitzuen antolaketa hartzen dira irizpidetzat.

Bai Araban eta bai Gipuzkoan zentroak hiriburuan daude kokatuta; ondorioz, haur eta nerabe asko, beren ohiko ingurunetik at bizitzera derrigortuak daude. Dena den, Araban arazoa ez da hain larria, 18 urtetik beheragoko gazte gehienak Vitoria-Gasteizen bizi baitira.

Bizkaian, berriz, zentroak toki gehiagotan daude banatuta: Bilbaon 15 daude, Barakaldon 4, Basaurin 1, Erandion 1, Guenesen 3, Leioan 2, Loiun 1, Mungian 1, Urduñan 1, Portugaleten 1 eta Santurtzin 1.

Hala ere, kokaeraren aniztasuna garrantzitsua izan arren, zentroa aukeratzeko orduan beste irizpide batzuk ere nagusitzen dira: sexua garrantzitsua da, hitzartutako zentro gehienek neskak baino ez baitituzte hartzen; adina ere zenbait kasutan erabakigarria izan daiteke.

Teknikoek proposamenak egitean erabiltzen dituzten irizpideak ez dira berdinak izaten, eta beraz, zerbitzuen eskuhartzeetan ezin dira homogeneitatea eta koherentzia bermatu.

Arazo geografikoari dagokionez, aipatzekoa da familia banaketaren zenbait kasutan distantzia egotea onuragarria eta ezinbestekoa izan daitezkeela.